XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Horretarako badut, eduki ere, forudunak diren lurraldeetako eskribau izateak eman dezakeen hamar urteotako esperientzia apurra.

Eginkizunari lotu eta hasteko, esan beharra dago Erizeren iritziarekin bat natorrela, hein handi batean bederen.

Egungo baserriak bizi duen egoera, ez da orain dela bostehun urte bizi zuena (Foru berria 1526. urtekoa da) edo aspaldiagoko garaietara joan gabe, duela berrogei urte bizitzen zuena (Foruaren gaurkotze frankista sasoi horretakoa da, alegia, 1959. urteko Foru Bilduma, orain arte ukipen soil batzuekin indarrean egon dena).

Egia esan, egoera berri honek, irtenbide berriak ere eskatzen ditu, ikuspegi administratibotik batipat.

Egunotan, ezin daiteke baserria baserritar edo hobeki esanda, nekazari autonomo eta autarkikoarekin lotu eta are gutxiago, nahastu.

Baserritarren arteko sindikatu, kooperatiba eta asoziazionismo edo elkartze moeta desberdinak direla medio, azken urteotako euskal baserrian, errealitate berri baten aurrean gaudela ezin uka.

Esan gabe doa bat natorrela Erizerekin zuzenbide pribatuzko aldarte hutsa erlatibizatzen duenean baserriaren zainketarako prozesuan.

Honetarako, zeresanik ez dago, beharrezkoak dira bestelako neurriak, batez ere lurrari dagozkionak.

Oker ez banago, Jose Luis Lizundia izan zen, Gernikako Batzar Nagusietan Foruaren Lege-Proposamen hau eztabaidatu zenean, lehenez aipatu zuena Erizek oraingoan dakarkigun kontua, hau da, euskal baserriak askoz mesedegarriago izango lukeela Lurralde-Antolakuntzari buruzko legeria, esaterako, forukoa baino.

Bistakoa denez, nabari zaio honako kezka hau, honelako autuetan dabilenari eta bestaldetik ere, aintzakotzat hartzekoa.

Baina honekin batera ere, beste zerbait badago.

Foruaren balioa erlatibizatzeak ezin du, inola ere ez, bere eragina gutxietsi.